30 bideojoko merkaturatu edo eguneratuko dira kontsola berrietarako prest egoteko.

Belaunaldi berriko esklusiborik gabe, baina Microsoftek Xbox Series Xrekin eta Srekin batera azaroaren 10ean estreinatuko diren bideojokoak zehaztu ditu.

Guztira 30 izango dira egun horretan Xbox Seriesetara iritsiko diren bideojokoak. Horietatik 20 jokok Smart Delivery ezaugarria erabiliko dute: kontsola bakoitzerako bertsio egokiturik onena agindu dute horrela. Gainerako jokoak kontsola berrietarako zehazki prestatuta dauela ziurtatu dute: bertsio eraberrituak edo hobekuntza zehatzak jaso dituztenak daude horien artean.

Zabaldutako zerrendan bideojoko bakoitza non eta aipatutako zein ezaugarrirekin estreinatuko den nabarmendu du Microsoftek:

  • Assassin’s Creed Valhalla (Smart Delivery) 
  • Borderlands 3 (Smart Delivery) 
  • Bright Memory 1.0  
  • Cuisine Royale (Smart Delivery)
  • Dead by Daylight(Xbox Game Pass + Smart Delivery) 
  • Devil May Cry 5: Special Edition  
  • DIRT 5 (Smart Delivery) 
  • Enlisted  
  • Evergate
  • The Falconeer (Smart Delivery) 
  • Fortnite  
  • Forza Horizon 4 (Xbox Game Pass + Smart Delivery) 
  • Gears 5 (Xbox Game Pass + Smart Delivery) 
  • Gears Tactics (Xbox Game Pass + Smart Delivery)
  • Grounded (Xbox Game Pass + Smart Delivery) 
  • King Oddball (Smart Delivery) 
  • Maneater (Smart Delivery) 
  • Manifold Garden (Smart Delivery) 
  • NBA 2K21
  • Observer: System Redux 
  • Ori and the Will of the Wisps (Xbox Game Pass + Smart Delivery) 
  • Planet Coaster (Smart Delivery) 
  • Sea of Thieves(Xbox Game Pass + Smart Delivery) 
  • Tetris Effect: Connected (Xbox Game Pass + Smart Delivery)
  • The Touryst (Xbox Game Pass + Smart Delivery) 
  • War Thunder (Smart Delivery) 
  • Warhammer: Chaosbane Slayer Edition  
  • Watch Dogs: Legion (Smart Delivery) 
  • WRC 9 FIA World Rally Championship (Smart Delivery)
  • Yakuza: Like a Dragon (Smart Delivery) 
  • Yes, Your Grace (Smart Delivery) 

Zerrendan agertzen diren lanak Xbox Series Xrako eta Srako bereziki prestatuta dauden arren, kontsola berrietan aurreko belaunaldietako milaka bideojokotara jokatzeko prest egongo direla gogoratu dute Xboxeko arduradunek.