Sonyk gaur argitaratu du azken eguneraketa. Oraindik ez dute akatsen inguruko aipamenik egin.

Playstation 4aren firmwarearen azken eguneraketa zabaldu dute Sonykoek gaur goizean. Erabiltzaileak instalatzen joan direla, hainbatek akatsen berri eman dute sare sozialen bitartez.

Redditen irakurri daitekeenez adiskideen zerrenda, taldeen sistema berria eta sistemaren egonkortasuna ez dabiltza behar bezala funtzionatzen 8.00 eguneraketarekin. Firmwarea eguneratuta izatea ezinbestekoa da PS4ko hainbat ezaugarri erabili ahal izateko: sare bidezko jokatzeko derrigorrez instalatu beharra dago, esaterako.

Arduradunek ez dute akats horien berririk eman oraindik. Hala ere, hau ez da antzekoa gertatzen den lehen aldia, eta Sonykoek azkar erantzutea espero da.

8.00 eguneraketak gehitutako berritasunen artean eraberritutako mezu eta audio taldeak, avatar berriztatuak, mikrofonoak isiltzeko ezarpena edota gurasoentzako aukera berriak daude.