Milla Jovovich izango da Capcomen saga arrakastatsuko filmaren aktore nagusia. Abenduaren 4an iritsiko da zinematara.

Aste honetan teaser bideo labur batekin lehen irudiak ezagutzera eman ondoren, Sony Picturesek Monster Hunter filmaren lehen trailerra argitaratu du sareetan.

Gidoia Capcomen jokoetan ikusitakoagatik aldendu egingo da. Soldadu talde batek munstroz betetako mundu batera bidaiatuko du nahi gabe. Artemis kapitainak eta bere gizonek ezingo diete izaki horiei aurre egin, baina ehiztari batekin topo egiterakoan munstroak akatzeko bidea aurkituko dute.

Milla Jovovich aktorea izango da Artemis. Ez da Jovovich Capcomen bideojokoen filmetako protagonista den lehen aldia: Resident Evil sagako sei filmetan parte hartu zuen. Zuzendariaren kasuan ere berbera gertatzen da, Paul W.S. Andersonek hartu baitu kargua.

Jovovichekin batera Ron Perlman, TI Harris, Meagan Good, Diego Boneta eta Tony Jaa egongo dira.

Filma abenduaren 4an estreinatuko da zinemetan.