Xbox Series Xren eta Sren estreinatzearekin batera merkaturatuko da Ubisoften obra. PC eta kontsolek egun berean jasoko dute, PS5ak izan ezik.

Microsoftek bere belaunaldi berriko kontsolen argitaratze data iragarri eta jarraian, Ubisoftek Assassin’s Creed Valhalla estreinatuko den eguna aurreratzea erabaki duela jakinarazi du. Asasino eta bikingoen abentura azaroarean 10ean argitaratuko da Xbox Series X eta S, Xbox One, Playstation 4, Stadia eta PCrako.

Hasiera batean azaroaren 19rako aurreikusita zegoen Valhalla. Xbox Series kontsolekin batera kaleratuko du Ubisoftek. Xboxen Smart Delivery ezaugarriaz baliatuko da bideojokoa: Xbox Onerako erosten dutenek belaunaldi berrirako bertsioa ere eskuratuko dute.

Aipatu bezala gainerako plataformetan ere egun horretan eskuratu ahalko da. Guztietan, Playstation 5ean izan ezik: Sonyren kontsola berria estreinatuko den eguna iragarri gabe dago oraindik.