Minijoko berriak Erdi Aroan girotuta egongo dira. Urrian emango diote hasiera.

Fall Guys: Ultimate Knockout modako jokoa izatea lortu dute Mediatoniceko garatzaileek. Arrakastarekin jarraitzeko asmoz dagoeneko bigarren denboraldian lanean ari dira; ekarriko dituen berritasunak aipatu dituzte Gamescomeko irekiera ekitaldian.

Denboraldi berriak froga gehiago ekarriko ditu: argitaratutako bideoan lasterketa berria ikusi daiteke, baita eraztunak igaro beharko diren jokoa ere.

Gainera, girotze desberdina izango dute minijokoek. Erdi Aroan girotutako frogak izango dira, eta horiekin batera gure pertsonaiarentzako zaldun, azti edota dragoi jantziak eskuratu ahalko ditugu.

Argitaratze data zehaztu gabe, Fall Guysen bigarren denboraldia urrian hasiko da. Mediatonicen battle royalea PC eta PS4an eros daiteke.