Ordu laurdeneko iraupenarekin, Lost Heaven hiriko mafisioen istorioako misio bat jarraitzen du.

2K Games eta Hangar 13k maiatzean iragarri zuten Mafia klasikoaren remakean lanean ari direla. Orain, Mafia Definitive Editionen lehen gameplay trailerra ikusgai jarri dute sareetan.

Bideoan A trip to the Country izeneko misio berriztatua ikus daiteke. Ia ordu laurdeneko iraupenarekin, guztiz berregindako remakea dela argi utzi dute garatzaileek. Atal grafikoan lan egiteaz gain gidoia txukuntzeko ere aprobetxatu dute: eszena eta elkarrizketa berriak gehitu dizkiote 2002. urtean kaleratutako klasikoaren remakeari.

Atzeratzeko erabakia hartu ondoren, Mafia Definitive Edition irailaren 25ean argitaratuko du 2K Gamesek. Bideojokora PS4, Xbox One eta PCko jokalariak aritu ahalko dira. PCko kasuan, lehenik Steam bidez argitaratuko da, ondoren Epic Games Storean ere kaleratzeko.