Toys For Bob garatzailea Playstation 4 eta Xbox Onerako prestatzen ari da Crashen itzulera.

Joan den astean ikusitako filtrazioaren ondoren, Activisionek baieztatu egin du. Crash Bandicoot 4: It’s About Time urriaren 9an estreinatuko da.

Crashen itzulera 2017an kaleratutako N. Sane Trilogy remakearen bidea jarraituta egingo dute. Izan ere garatzaile berberak hartu du laugarren atala sortzeko lana: Toys for Bob ari da It’s About Time garatzen, Spyroren remakeak prestatu ondoren.

Trailerrean ikusi daitekeneez, Crash Bandicoot klasikoen mekanika berberak edukiko ditu laugarren jokoak. Berritasunak ere badakartza, noski: protagonistak jantziko dituen trajeek askotariko ahalmenak emango dizkiote. Crash ez ezik, Coco laguna eta Neo Cortex bilaua kontrolatzeko aukera ere egongo da.

Bideojokoaren gidoiaren berri eman dute Activisionetik: “Crash 1998. urtean bere irla esploratzen eta atsedena hartzen dabillela, Lani-Loli izeneko maskara misteriotsua aurkitzen du kobazulo batean. Maskara kuantikoetako bat da; horien itzulera ikusita eta Quantum Rifta gure heroiengandik hurbil agertuta, Crash eta lagunek denbora eta dimentsio desberdinetatik ibiltzea erabakiko dute arduraduna gelditzeko asmoarekin”.

Crash Bandicoot 4: It’s About Time Playstation 4 eta Xbox One kontsoletarako garatzen ari dira Activision eta Toys for Bob.